Tuesday, February 5, 2013

ELKAR HEZI IKASTETXEA

Otsailaren zortzian, ostiralean, Oñatiko Santa Ana Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI IKASTETXEAk  komunitateari hala nola herriari erakutsi nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi, bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa, sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa, argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz. Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta  Alex Sardui, Gatibu taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru ikasleekin esku hartze zuzenean. Era berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri  "EUSKERIA IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile ere sarituko dituzte.

Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldira.

1 comment:

Marisa said...

Joan den urteko apirilean izan genuen azken mezu tristearen ostean, izugarri poztu nau honek. Eta sortzen jarraitzeko grina piztu dit. ESKERRIK ASKO!
Orioko Kresala!