Wednesday, May 8, 2013

EIEren AGERI BAT / Euskal Idazleen Elkartea - LITERAKTUM

LITERAKTUM

Iazkoan bezala aurtengoan ere EIE Donostiako Literaktum festibalaren laguntzaile denez, hemen duzu horri buruzko informazioa. 



Hementxe duzue euskarazko ekitaldien laburpena:
  • Maiatzaren 9an 19:30ean, Tomasene kultur etxean: ELKARTASUN BASATIA poesia errezitaldia, Oier Guillan eta Metrokoadroka kolektiboko hainbat kideren eskutik.
  • Maiatzaren 10ean 20:00etan, Koldo Mitxelena kulturunean: OGELLA LINE, Itxaro Borda Quartet-en eskutik.
  • Maiatzaren 11an 12:00etan, hirian zehar: 'Ibilbide literarioa hirian zehar: TXILLARDEGIREN EGUNKARI EZKUTUA'. Gidatzailea: Fito Rodriguez (partez hartuz gero, joan aurretik izena eman behar da).
  • Maiatzaren 15ean 19:30ean, San Jeronimo kaleko aretoan: Miren Agur Meaberekin KRISTALEZKO BEGI BAT lan berriaren inguruko solasaldia egingo dute. Uxue Alberdik gidatuko du saioa.

    Maiatzaren 18an 14:00etan picnica, 18:00etan errezitaldia: 'Poesia Urumea bazterrean' ekitaldian hainbat poeten berbak entzun ahal izango dira, tartean Antonio Casado da Rocharenak.

No comments: