Berri onak gabonetarako dira... orain, bazkoa aspaldixko joan zelarik, gure kalbarioa eta pasioa propioa iritsi zaigu Aspaldikukoei. Bizitza legea da jaiotzen den guztia hil behar dela. Hori da egia bakarra eta borobila. Aspaldiku Elkartea bera ere hiltzera eta desagertzera kondemnatuta dago, Jinkoa bera gurutzean hil zen bezala... Berpiztu? Ez dakit berpiztuko den edota, agian, krisalida bat bezala beste era batera sortuko, baina orduan, tximeleta beste zerbait izango da, eta ez oraingo zizarea.
Aspaldiku sortu zelarik erdal poetekin loturak egin nahi genituen, inork ere ez zezala "Nafar Poesia" markaz jabe egin, nafar poesiaren barruan euskaldunok ere bageundela uste baikenuen... baina, agian, Auxtinek dioen bezala, ez dugu horrenbestez poesiaz kezkatu behar euskaldunok, eta ardura gehiago erakutsi behar dugu olerkigintzaz. Izan ere, gu ez gara poetak, ez dugu poetak izan nahi, ezta nafar poetak ere... erdaldunek ez baikaituzte ere poetatzat hartzen, ezta nafar poetatzat ere... eta guri bost axola !! Gu ez gara poetak, olerkariak baizik !! Gora Nafar Olerkigintza !! Pikutara poesia !!
Aspaldikuren berri txarra, berri ona izan daiteke euskararako eta euskal olerkigintzarako. Aspaldiku hil da, gora Aspaldiku !!