Agoitzeko Kultur Etxearen atarian, Angel Erro, Mikel Balentziaga, Joakin Balentzia,
Josu Jimenez Maia, Juankar López-Mugartza, Auxtin Zamora eta Luzien Etxezaharreta
Iazko ekainaren 3an Iruñeko Artxibategi Nagusian estreinakoz ospatu genuen Nafar Poesiaren Besta. Besta horren lehenengo sustatzailea Jose Luis Allo izan zen, berari dagokio festa horren egitasmoa eta, orain II. Biltzarrari ekiteko erronkari heldu diogu. Olerkari, ikertzaile eta poesia zale anitz bildu ziren iazko hartan. Aurten, orduko ekitaldiko koordinatzaile batzuk antolakuntza taldetik atera eta beste berri batzuk sartu direlarik, Aspaldiku elkartea sortu dugu, batetik, bigarren biltzar hau hobeki antolatzeko eta, bestetik, hainbat ekimen sortzeko edota sustatzeko. ASPALDIKU izenaren azpian Nafar Kulturaren Hedapena Sustatzeko Elkartea gordetzen da, aspaldiko partez behar zena, poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zutena, aspaldiko kontua baita poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, poesia entzutea, poesia sortzea, poesia idaztea, poesia gozatzea.
Euskarari begirune osoa zor zaio eta estakuruak zurigarririk ez duen arren, aurten denok maila berean egotea nahi dugu, euskaldunak eta erdaldunak. Iazko biltzarraren aktak argitaratu nahi ditugu baita hemendik aurrera eginen diren biltzarren aktak ere, hitzak haizeak eraman ez ditzan.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu biltzar hau egiten musu-truk lagundu dutenei: Nafar Ateneoa, Agoizko Udala, Etxe-ondo, Eroski, Mintxo Ilundain, Jesús Munárriz, Auxtin Zamora, Luzien Etxezaharreta, Salvador Gutiérrez, Angel Erro, Joxemiel Bidador, Pepe Alfaro, Miguel Ángel García Andrés eta baita atzoko ekitaldian parte hartu zuten beste guztiei.
No comments:
Post a Comment