Olerkari adixkidea,
Aurtengo Olerki liburuaren mamia eskuratua dugu. Oraikoan ere (10garren urte honetan) Euskal herri osotik, 100 bat parte hartzaile gara. Bilduma aurkeztua izango da Senpere Oxtikenean Apirilaren 6ean 12 etan Gero,bazkaria (Zikiro jate bat) iraganen da Senpere Amotz Larraldean. Prezioa 20 Euro.
Martxoaren 10ean Iruñeko hiriak bai Nafar Ateneoak («Aspaldiku» Literatur Elkarteko kideen laguntzaz) antolatzen dute Poesia emanaldi bat Erraldoien Txokoan (Descalzos karrika 72), arratsaldeko 20:00etan. Hortan parte hartuko dute Idazleen eskolako kide zonbaitek, «Hondartza eta Whiskya» Iñaki Odriozolaren obra bat antzeztuz eta «Lastozko ihesgunetan» nire azken entzunikuskizuna ere, hor aurkeztua izango da.
Hona hemen informazio gisa Hatsa elkartean ezagutzen ditugun idazle batzuen elektroniko helbide (bloga) batzu (beste batzu balietz, bihotzez, erreferentziak zabalduko gintuzke).
Iruñean Martxoaren 10ean aurkeztua izango den ikusgarri poetikoaren publizitatea hemen dago: http://aspaldiku.blogspot.com
http://www.blogari.net/urkizuk?skin=pop (Patri eta Urtziren aurki bloga)
http://gorroto.mundua.com (egun hautan Mikelats-ek sortu duen gune literario berri-berria)
http://ostertza.blogspot.com (Janire Rodriguez-en idatz-lan iturri gunea)
http://idazten.com/ (Idazleen eskolako hainbat sortzaleen elkar-tokia)
http://www.nontzeberri.com/ (sorkuntza artistikoen berri emailea)
http://itxaurdi.blogspot.com/ (Josu Jimenez Maiaren bloga)
http://nafarhizkuntza.blogspot.com/ (Juankar Lopez-Mugartzaren bloga)
Adixkide Olerkaria,
Agur eta goraintzi beroenak zuri. Ikusi arte
Hatsa Elkartearentzat,
Auxtin
No comments:
Post a Comment