Saturday, March 22, 2008

Lizarrako biltzarra



Duela bi urte Iruñean, iaz Agoitzen, eta aurten Lizarran: Poesiaren biltzarra eginen dugu ekainaren 7an, larunbatarekin, goiz eta arratsaldez, Lizarrako Gustavo de Maeztu museoaren egoitzan.
Hortaz eta beraz, poesiazale hori, eta bi hilabete baino gehiago falta direla jakinik ere, lerrootatik gonbidea egiten dizugu ekainaren lehen larunbat hori poesirako gorde dezazun eta Lizarrara ager zaitezen. Laster izanen duzu zehaztapen gehiago...

3 comments:

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Juan Karlos Lopez-Mugartza said...

LEHENENGO BILTZARRAZ, IRUÑEAN EGIN ZENAZ

2006ko ekainaren 3an Iruñeko Artxibo Nagusian Nafar Poesiaren Besta egin zen. Besta horren bultzaizale nagusia Jose Luis Allo izan zen, eta berak hori posiblea zela sinistu zuelako hasi ginen lanean, gauzak ongi aterako ote ziren ez baitzegoen batere argi. Baina, azkenean lortu genuen, estakururen bat edo beste izan genuen arren. Lehenengo besta horren ondoren, bigarrena egiteko erronkari ekin diogu oraingoan eta horretan ari gara.

Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Poesiaren Besta hau ez da HATSAren POESIAren bestaren mailakoa; ezin izan. Han euskaldunok biltzen gara eta euskal olerkarion benetako besta dugu. Hau, berriz, xumeagoa da. Erdaldunek ez dute euskaraz ulertzen eta, nahitaez, azkenean erdaraz bideratzen da bestaren muina. Hori egia da. Dena den, pentsatu behar dugu zubi bat eraikitzea bezalakoa dela, bi hizkuntza komunitateen artean eraikitzen dugun zubia. Zubirik nahi badugu eraiki. Erdal olerkariak eta euskaldunak batzeko gune bat baizik ez da. Eta ez da gutxi. Ideiak trukatzeko leku egokia. Adiskidetzeko. Ondokoak zer egiten duen jakiteko abagadune egokia.

Olerkari, ikertzaile eta poesiazale anitz bildu ziren iazko hartan. Aurten, orduko ekitaldiko koordinatzaile batzuk antolakuntza taldetik atera eta beste berri batzuk sartu direlarik, elkarte bat sortu dugu, alde batetik bigarren biltzar hau antolatzeko eta, beste alde batetik, hainbeste ekimen sortu edo bultzatzeko. Aspaldiku da elkartearen izena, Nafarroan Kulturaren Hedapena Sustatzeko Elkartea, aspaldiko partez berriz ere poeta guztiak biltzeko helburu baitugu.

Aspaldiku Elkartearen xedeak ondorengo hauek dira (xede xumeak, bai, baina, aldi berean, guztiz garrantzitsuak guretzat):
-Kultur Jarduerak antolatzea (hitzaldi, biltzar edo poesi topaketak egitea; liburuak, aldizkariak eta kulturaren inguruko ikerlanak argitaratzea, etab. eta, betiere, euskaraz zein gaztelaniaz).
-Gure laguntzaren beharra duten beste elkarte, instituzio edo taldeekin elkarlanean aritzea.
-Ideiak elkarri trukatzeko foroak sortzea eta kulturarekin loturiko jarduerak sustatzea, zubiak eraikiz, mugak gaindituz, kulturaren esparruan ekimen bateratuak bideratuz.

Biltzar honetara olerkari guztiak deituak gaude, euskaldunak eta erdaldunak. Euskarari begirune osoa zor zaio eta, iazko akatsetatik ikasi dugunez gero, aurten euskarak behar duen thornuia izanen duela espero dugu, euskaldunak eta erdaldunak batera hartuta eta denak maila berean. Egitaraua ikustea besterik ez dago. Gure gizartea hizkuntza batean baino gehiagotan bizi da eta guk sortzen dugun poesia eleanitza da. Erdarazko poesiara mugatuz gero, oker handia litzateke bera hartu nahi izatea Nafarroan egiten den poesia eredu bakartzat. Errealitatetik kanpo eta ondokoa ukatuz ezin baita bizi.

Bukatu baino lehen, II. Biltzar honen kolaboratzaileak aipatu nahi ditugu, musu truk lan egin eta gure esker ona merezi baitute. Hauek dira banakoen eta elkarteen izenak: Nafar Ateneoa, Agoizko udala, Etxe-ondo, Eroski, Mintxo Ilundain, Jesus Munarriz, Auxtin Zamora, Luzien Etxezaharreta, Salvador Gutierrez, Angel Erro, Joxemiel Bidador, Pepe Alfaro eta Miguel Angel Garcia Andres. Gure elkartearen ateak irekita daude. Sartu nahi duenak ez du atean kox-kox egin behar. Sartu eta kitto. Musu bana.

Juan Karlos Lopez-Mugartza said...
This comment has been removed by the author.