Friday, June 20, 2008

Nafar Poesiaren 3 garren biltzarra




Bildumatxo pertsonal bat

Aurten Nafar Poesiaren 3 garren biltzarra , 16 garren mendeko « Lizarra-ko fraile Diego « - etxeko pilaretako aingeru eta mustro potolo zizelkatuen erdian iragan da ! Bistan da eskulturek ez didatela deus erran , baina iduritu zait, elgarreri ari zirela galdezka ean ez ziren berriz duela 450 urtetako garaietara itzuli Egun guzian, euskara frantsesa, gaztelera , arabiarra , inglesa hizkuntzak entzutearen bortxaz , noski pentsatu zezaketen ,historian zehar nafarroako eremuetan erabili izan diren mintzaira guziak ber-sortu zirela !

« Aspaldiku « elkartekoak diren Josu Calvo, Pello Etxarri , Ana Estefan, Jose Luis Alló Bélen Galindo , Naiara Sanchez, Javier Asiain, Consuelo Allué, Juankar Lopez- Mugarza, Josu Jimenez izan ziren egun huntako aurkezpen , bai , taileren arduradunak , Euskarazko tailerari dagokionez, ezin urrunago mendeetan zehar , euskal literaturan aurki zitezkeen emazteen eraginak Juankar Lopez Mugarza-k aurkeztu zizkigun Gain gainetik lan preziagarria !

Arratsaldean »Idazle eskola »ko partalier guzieri esker, ( Tere Irastortza Juanmi Munarriz, Iñaki Odriozola, Jon Orzaiz, Gorka Azkarate, Itziar Gomez, Ainara Maia, Karmele Igartua, Alaitz Vives, Aitziber Lekuona, Leire Zubeldia, Carmen Valois) giro bizi eta aberats bat , umorez eta poesiaz gaindizka sortu zen

Gero olerki irakurketa orokorrean gaztelerazko idazleetan ,Socorro Latasa ,Santiago Elso, Alfredo Rodríguez, Javier Asiáin , Jesús Losada , Marina Aoiz,José Luis Allo, Pepe Alfaro, Daniel Aldaya , Ana Estepa entzunak izan ziren , bai eta idazle euskaldunetan : Juankar Lopez- Mugarza, Josu Jimenez, Naiara Sanchez , Joakin Balentzia-Tirapu , Marisa Arruabarrena , Carmen Valois, Ainara Amaia , Itziar Gonzales, Karmele Igartua ,Rikardo Gonzales de Durana , Felipe Zelaieta, Luis Garde Iriarte eta ni

Arratsaldean , « Barneko Burbuilak…. » entzun-ikus bideoan idatzitako , Olerkari gaztetxoen testo poetiko sakonak , hunkigarriak izan ziren . eta denetaz ongi txalotuak !

Egun osoko eguzkia Maram al Masri , siriar poeta, izan zen ! Bere ile beltzaran luze, irriño gerezi kolore, sirena ahots flexio, seaskako hitz goxo , sentimental portaera , sentsualitate suabe , Mediterrano perfume , ogi urrezko jauntzi, …ots , emazte jainkosa bat, .. guzien zoragarri ! Gizonezkoen begien dirdiretan, bai emakumezkoen erran nahietan asma ziteken bat baino gehiago Maram al Masri-z amorosturik geratu zela ! Bere olerkiak, arabiarrez emanak metafisikoki entzunak izan ziren ! Erran nahi konkretu eta itzulpenak kasik alferrikako bihurtuz !

Nafarroako 3 garren Poesia biltzarraren egunean , poesia arabiar eta hizpanikoek duten harremanetarik baztertuz edo berdin bide egiten ari den euskal olerkigintzaren xendretarik urrunduz , gehienik , bihotzeko ahotsek zuten egiazko poesia agertu Ezagutza kultural ideologikoen hanaindian , literaturak , bere barnean dauzkan uniberzal humano inztinkto izkutuek , zedukzio jokoek, magikoki oriental eta okzidental portaerak bateratu zituen.

Menturatu gintezke erratera kultura desberdinen arteko zubiak ez direla paperetan idatzitako hitzekin baizik egiten, baina bai fisiologoki elkartuz , elkarrekilako intuizioak azalduz , begiak kurutzatuz , gorpu eta sentimenak errealitate fisikoan oinarrituz

Egun eder horretaz asko balitaike errateko Hemen idatzitako hitz hauk nire baitan burutik inprostean , abiaduran pasatutako zirrara batzu baizik ez dira . Esker mila eta gehiago parte hartu duten guzieri Nahiz egun honetako oiartzunak nehon prentsan ez diren agertu , itxaropena dut , « Lizarra-ko fraile Diego « deitua den, 16 garren mendeko etxeko pilaretan, beti irriz eta grimaska ari diren aingeru eta mustro potolo zizelkatuek , gutaz oroitzapen bat atxikiko dutela oraino luzaz !

Auxtin Zamora

No comments: