Monday, June 7, 2010

Galarraga HATSAren "Maite ditugun olerkariak" sailean



Adixkide Olerkaria,

"Maite ditugun olerkariak" sailaren barnean
proposatzen dugun ekimen poetiko baten gomita,
hona hemen
Izan ontsa !

Auxtin

Juan Manuel Galarraga-ren Tindu-oihalak
eta Mikel Ibarguren Olerkien erakusketa
Amotz-Larraldean
Ekaina 15-27, arratsaldetan :16h-21h

Ekaina honetan, belar loretsuetan, miztifikaturik, gure ametsak, haizearen uhainetan, dabiltzalarik, hona hemen, Juan Manuel Galarraga, Tindulariaren, 50 bat oihal, eta, Mikel Ibarguren, Olerkariaren, beste hainbeste poema, denak, poesiaren hautsez titakatuak ... !

Juan Manuel Galarraga (63 urte), sortzez Zaldibikoa, Senperen bizi. Ttiki ttikitik, pinturaz apazionatua izan den, eta, geroztik ere, den, artista dugu. Honeri, bizipideak ez badio sobera utzi denborarik, bere ‘hobby’aren garatzeko, orai, erretiro garaian, bere begi garden eta zorrotzek ez dute gehiago geratu nahi, hameika oihaletan, zerbait dohaintsu, gure zorionarentzat sortu gabe.

Mikel Ibarguren (43 urte) sortzez Zestoakoa, Ziburun bizi, 3 Olerki bildumen idazlea: «Hemen gauak lau ertz ditu», «Deserriko karrikak», «Ahapeka ». Mikel Ibarguren-en poesia, ezin geldiarazia da. Maitemindutasunak eta herbesteratzeak, zauri–ohatze bat eginik bere bihotzean, inoiz, ezin ditu bere sentimendu poetikoak ezkutatu. Horrela, Juan Manuelen margolan bakotxaren aintzinean idatzi olerkietan, bere inzpirazioa doblatzen ikusi ditaike, sakonetik dakielako, Juan Manuel ere, maitemindutasunaren eta herbestetasunaren umea dela.

A.Z

Erakusketaren estreinaldia eginen dugu :
Ekainaren 19an , arratsaldeko 6 ak eta erditan
Etorri ! Zerbaitxka, edan eta jan elgarrekin eginen dugu !

Erakusketari loturik, Hatsa elkarteak proposatzen du “Maite ditugun olerkariak”, bere sailari jarraikiz, Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibarguren-ekin egun bat iragaitea

Ekainaren 26an

- Goizean, Zugarramurdiko Mendibil kaskoan, oinezko ibiladia (abiapuntu-hitzordua Larraldean 9etan).
- Ordu batean bazkaria.
- Arratsaldeko 4etan Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibarguren-en ekitaldi poetikoa.

Bazkariarentzat, izenak eman behar dira Ekainaren 23rako deituz: 05 59 54 11 43 edo e-mezu bat bidaliz (e-posta: hatsaelkartea@aol.com).


No comments: