Sunday, April 13, 2008

"Muxugorri" liburuaren aurkezpena Berriozarren

Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara, Muxugorri poesia liburua aurkeztuko dugu Berriozarren. Aspaldikuren eskutik datorren poesia liburu hori Berriozarko Udalaren laguntzari esker argitaratu da, eta sei poetak parte hartzen dute, hamarna poemarekin: euskaraz, Mikel Balentziaga Izagirre, Naiara Sánchez Inda eta Josu Jimenez Maia; erdaraz, berriz, Ana Estepa Román, Genoveva Gómez Prieto eta Kutxi Romero Lorente.
Hiru emakumezko eta hiru gizonezko, seiak "Muxugorri" inguruan bildurik, poesia Berriozarretik mundura eskaintzeko.
Liburuaren aurkezpena arratsaldeko 7etan eginen da Berriozarko liburutegian, hilaren 23an.

No comments: