Tuesday, September 23, 2008

Daniel Cassany-ekin

Duela urte gutxi batzuk nekez irudika genezakeen nola aldatuko zen irakurtzeko ohitura. Begien aurrean pantailan lerratzen diren hitzak ari zara prozesatzen; blog batek azkar editatzeko eta Interneten argitaratzeko aukera ematen digu, duela urte gutxi batzuk imajinaezina. Baina orain dugu aukera duela ordu gutxi batzuk gertatutako zerbait pantailaratzeko. Beheko irudian duzue, adibidez, bart Pil-Pil-ean izandako afariaren argazkia.


Aspaldikuko lehendakari Consuelo Alluéri esker, bart gonbidatu berezia izan genuen : Daniel Cassany, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea. Aspaldikukideok solasaldiaren bizia, sagardoaren txinparta, txuletoiaren samurra eta moskatelaren lilura gozatzeko parada izan genuen hizkuntzalari katalanarekin; poesia eta beste kontu mundutiarrago zenbait izan genuen solasgai. Moltes gràcies, Daniel!


No comments: