Wednesday, September 24, 2008

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT


Adixkide Olerkaria

Uda sasoia, zimizta bat bezala iraganik, hona udazkeneko noztalgiarekin batera, poesiazko hitzen iratzartzeko garaia

1) Beste behin batez, pentsatzen dugu, Datoren 2009eko apirileko lehen igandean (5a), «Hatsaren Poesia» bilduma berri bat agertuko dugula (11garren aldi honetan oraino urtearen bukaera bermapuntu bezala proposatzen dugu).

2) «Maite ditugun olerkariak» sailean

Urriaren 11n Itziar Gomez gomitazen dugu.

Goizean Oinezko Ibilaldi bat, Lizartsu mendira, eginen dugu.

Ordu bietan Bazkaria (15 Euro). Bazkaldu nahi duenak izena eman dezala Urriaren 8ko.

Arratsaldean Itziarren Olerki emanaldia.

3) «Maite ditugun olerkariak» sailean egonez

Urriaren 25ean Juankar Mugartza dugu gomitatuko.

Egun horretan ibilaldi bat eginen dugu, goizean «Gorramendi» deitu mendira.

Ordu bietan Bazkaria (15 Euro). Bazkaldu nahi duenak izena eman dezala Urriaren 21eko.

Arratsaldean Juankar Mugartza-ren Olerki emanaldia

4) «Maite ditugun olerkariak» sailean parte hartzea gomitatu bezala eskatzen dizugu. Aski duzu urteko edozoin larunbata egun bat aukeratzea, eta, arazorik gabe, momento goxo bat zurekin iraganen ginuke. Jadanik, Oier Guillanek, Ainara Maiak, Juan Ramon Makusok, Belen Oronozek, Juanma Sarasolak, Urtzi Urkizuk, Edu Zelaietak eta Zigorrek parte hartu dute, orai, zure txanda. Gure helburuetan da, Hatsaren Poesia bilduman parte hartu duten guziak, banazka egun batez gomitatzea.

5) Bestalde, bihotzez preziatuko ginuke zure inguruan ezagutzen dituzun olerki idazleeri«Hatsaren Poesia» bilduman parte hartzea proposatuko bazenie.

Bestalde, Irakaslea bazira, nahiko ginuke ere zure eskolako haur edo gazte olerkizaleek, datoren urteko olerki bilduman parte har dezaten. Jadanik Hondarribia, Igantzi, Arantza, Etxalar, Senpere, Donibane Lohitzune, Hendaia, Uztaritze, Itsasu, Baionako «Bernat Etxepare», Oñatiko «Elkar Hezi», Tolosako «Laskorain », «Eskolapioak», «Orixe», Iruñeko «Biurdana», «Jaso» eskolakoek, talde-olerkiak bidaliz, parte hartzen dute. Nahi balitz, prest gaude eskoleri laguntza bat emateko.

6) Datoren «Hatsaren Poesia» eguna nahi ginuke modu berezi batean iragan. Gure bildumetan agertutako testu poetikoak, bideoprojektore baten bitartez erakutsiko gintuzke, baina aurkeztuko diren testuek beharko dute, edo argazkiekin edo antzerki moduan, edo filma moduan /artistikoki grabatuak izan.

Adixkide Olerkaria, emanen diguzun erantzuna aurretik eskertzen dugu eta aintzatzen.

Agur

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin Zamora

No comments: