Wednesday, June 10, 2009

Antanaklasia: "Azala zuri, barrena zuri"

Pasa den larunbatean zalantza bat agertu zen, Tuterako biltzarrean, figura erretoriko horren izenaren inguruan... Bon, bada, bai, antanaklasia da figura horren izena.

Eztabaida galdu zutenei azalduko diegu zer den: jartzea hitz pare homonimoak esaldi berean -edo elkarren ondoan-.

Oihenart klasikoak etsenplu eder pare bat utzi zigun:

Buruko bilo hori
Urhea bezain hori

Haren izena Joana,
ez ote gaizki emana
ezen orai heldu dena
Nola liteke joana


Mogelek ere, beste hau utzi zigun:

Biar egiten dabenak jan biar dau.

Bizkaieraz, jakina da, biarra lana da.

Gugandik hurbilago, Lazkao Txiki bertsolari handiak beste hau utzi zigun, bidenabar esanda, gaurkotasun izugarria duena:

Politikan ez dago gauza politikan
Horra hor, beraz, antanaklasia adibide zenbait, argigarri gertatuko zaizuelakoan

No comments: