Tuesday, December 27, 2011
Tuesday, December 20, 2011
HASIER LARRETXEA, "ATAKAK"
"Poesiak kontrako norabidean ibiltzeko askatasuna dauka, hitzak gordin islatzekoa"
http://m.noticiasdenavarra.com/2011/12/18/ocio-y-cultura/poesiak-kontrako-norabidean-ibiltzeko-askatasuna-dauka-hitzak-gordin-islatzekoa
Tuesday, December 13, 2011
Josu Jimenez Maia Nafar Ateneoan hitzaldia, hilaren 19an
Ordua: 19:30
http://www.ateneonavarro.es/calendario.php?ano=2011&mes=12&id=549
IGARTZAKO GONBIDAPENA
Sunday, December 11, 2011
Saturday, December 10, 2011
MAIATZ KALEAN, MAITE RAMOS ETA ALVARO MUNDIÑANO ORIZURUN ETA JOSU JIMENEZ MAIA NAFAR ATENEOAN HILAREN 19AN
MAIATZ 53
Herenegun, Durangoko azokan, Lucien Etxezarreta eta Josu Jimenez Maia MAIATZ argitaletxearen saltokian.
MAIATZ 53 kalean da !!
http://www.eke.org/kultura/literatura/durango_azoka_2011/berritasunak_2011/maiatz_aldizkaria_53
GEREZIEN GARAIKO HAIKUAK
Orobat, Josuren "Gerezien garaiko haikuak" liburua karrikaratu da Durangoko Azokan bertan, nork eta MAIATZ-ek argitaratua, nork bestela?
Eta, iruzkin txiki bat liburu honen argitalpenari dagokionez: Nafarroa Garaiko prentsan ez da ezta aipatu ere egin liburu hau, Nafarroako liburu "guztiak" aipatuak izan badira ere. Baionan argitaratzen bada, MAIATZ elkartearen eskutik argitaratzen bada, ez da nafarra? Non ote dago Baionarekiko jumelagea? Non dago "euskaldun guztiok nafarrak" garelako esapidea? MAIATZ ez da nafarra? Eta Nafarroan ba al da aldizkari literariorik euskaraz? HATSA ez da nafarra? MAIATZ ez da nafarra? Gu nafarrok ez al gara nafarrak? ASPALDIKUkoak ez omen gara profetak gure lurrean... baina, bost axola, Baionan eta Senperen badugu ostatu, Nafarroako prentsan ez bezala.
Durangoko Azokan eginiko haiku-liburuaren aukezpenaren haritik, hona hemen "Ezkabako talaiatik", Itxaurdik egin duen aipamena.
Blog: Ezkabako talaiatik
Post: Durangoko Azokan, Gerezi Garaiko Haikuak mintzagai
Link: http://itxaurdi.blogspot.com/2011/12/durangoko-azokan-gerezi-garaiko-haikuak.html
ASPALDIKU ELKARTEKO AGERI BATZUK
Josu Jimenez Maia Nafar Ateneoan hitzaldia, hilaren 19an
Euskaraz sortu eta argitaratu diren haikuak poemen gaineko azterketa bat. Juan Kruz Igerabide, ezinbesteko erreferentzia haikuen munduan. François Aillet-en Haiku kaiku izeneko liburua aspaldi atera zen. Azken hilabeteotan, euskarazko hiru haiku-liburu atera dira: mugaz bestaldean, Gerezi Garaiko Haikuak; mugaz alde honetan, Karlos Linazasoro-ren Hamazazpikotan, eta Josetxo Azkona-ren Ni ez naiz Fujin izan; baina lehenago ere, Josetxok aspaldiko Artius hartan eta duela gutxiko Ni arbola eta zu haitza liburuetan ere haikuak argitaratu zituen. Orobat, emakumeek ere haikuak idazten ditzute: Carmen Valois-ek haikuak idatziak ditu. Bestalde, Ibon Uribarrik euskarara ekarriak, Senez aldizkarian agertu ziren duela pare bat urte lau maisu klasikoren haiku zenbaiten itzulpen zoragarria, Baxô-ren, Buson-en, Issa-ren eta Xiki-ren haiku zenbait. Haikuak... euskaraz; zergatik ez?
Ordua: 19:30
http://www.ateneonavarro.es/calendario.php?ano=2011&mes=12&id=549
Maite Ramos eta Alvaro Mundiñano, Aspaldikutarrak, Iruñeko "Orizuru" galerian abendu osoan atzodanik hasita
Aspaldikuko Maite Ramos "Orizuru" galerian bere akuarelak erakusten. Lan hauek Josu Jimenez Maiaren haikuak irudiz iruzkintzeko baliatu ditu Maitek. Bilduma ez dago osorik, hain politak izanik, baten batek akuareletatik bat eraman omen zuen, eskatu gabe, Baionan egin zen erakusketatik. Behor bat zegoen irudian, pottoka Euskal Herrikoa agian, eta erakusketatik alde egin zuen bizitasunez beterik. Oraingo erakusketan gainerako guztiak dituzue ikusgai abendu hotz honetan zehar. Argakian, Maite Ramos Juankar Lpz-Mugartzaren konpainia ezin hobean.
Aspaldikuko Alvaro Mundiñano Gartziandia, Etxarri-Aranazko margolaria, Iruñeko "Orizuru" galerian bere margoak erakusgai jarri ditu: sagarrak, gereziak, Etxarri Aranazko ardoa eta beste irudi hiperrealistak ikusteko aukera izango duzue... denak jateko eta edateko gogoa ematen duen arren, ez dira egiazkoak:
Galdetzen badidazue zertarako margotzen dudan, denbora gelditzeko dela esango nizueke. Denbora harrapatu nahiko nuke, nire eskuetan izan, ihesi doazkit uneak begien bistan eta niregandik hurbil izateko. Margotzearen arrazoia desagertzen ari dena finkatzea izan liteke, galtzen ari den unea berreskuratzea. Lan huekin islatu nahiko nituzke nire oroimenean gordetzen ditudan errealitate zatiak, nire bizitzaren adabaki zaharrak.
Margotzea, zenbaitetan, zenbait oroitzapen gogora ekartzea da, eta horiei argi pixka bat ematen saiatzea, nahiz eta horietako zati asko gordeta geldituko diren nire arimaren barnean. Bestalde, klasikoak oso kontuan hartzen ditut eta, bereziki, nola jakin izan duten adierazten gure oroitzapen kolektiboaren unerik garrantzitsuenak.
Hori dela eta, nire lan gehienetan saiatzen naiz osagai sinpleak erabiltzen; sinpleak baina, aldi berean, denboraren hozkadak jasan eta gainditu behar izan dituzten elementuak. Lan hauetan bizigabeen arimaren barnean murgildu nahi dut eta haien sinpletasuna adierazi, beren berezko edertasunean, eta horretarako fondo beltza baliatzen dut haiek irudikatzeko inolako apaindurarik gabe beren izate hutsean.
Saturday, December 3, 2011
HATSA elkartearen ageri bat
Aurten ere ,"Hatsaren Poesia", olerki bilduma , oraino 14 garren aldi batez, , aurreratzeko bidean eman nahi ginuke .
Aldi oroz bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu , olerkari askoren partehartzeak, ez digula huts egingo .Zuen olerkiekin batera , maiteenik duzuten, idazle baten testo poetiko labur bat , igortzea , ere ,oraikoan, eskatzen dugu,
Badakigu , poesia munduan , ez litaikela mugarik eman behar , baina materialki ezin bestean, olerkien bidaltzeko epe bat finkatu dugu , hau da , Urtarrilaren15 a
(Mezu hau pasa , zuen inguruan diren olerki idazleeri)
N.B : Zuen aurpegiaren argazki berri bat, otoi , behar ginuke, bai eta ere(olerkari berrientzat), jakin, noiz eta nun sortua zareten
**********************************************
BOST AGERI BERRI
ZORI-ONAK hegan etortzen omen dira joan ondoren, eta hori da ez-ohikoa
eta datozenean
ausart eta indartsu
airatu behar da
lur hotz honetatik
bihotz epelago horietara...
...banoa,
banator...
http://www.gara.net/paperezkoa/20111124/305422/eu/Izan-gaitezen-zoriontsu
GORA GU TA GUTARRAK!
olerkari ameslaria
*** *** ***
MARISA ARRUABARRENA, ORIOKO ASPALDIKUMEEN AHOTSA
Kaixo kuadrila!!!!!
Egin klik beheko helbidean eta Intza, Olatz eta Julen ikusi.-entzungo dituzue Gipuzkoako Kantu Txapelketan:
GIPUZKOAKO KANTU TXAPELKETAN... BIGARREN!!!!!
Benjondaiela gure gazteei!!!!!!!!!!!!!
http://www.youtube.com/watch?v=kwIYatINKWI&feature=player_embedded
Muxuak. Marisa.
*** *** ***
MARTA MAITEA AZAROAREN 25ean IRUÑEAN AURKEZTU ZEN
Marta Maitea,
poesia ekitaldia
AUZOLAN liburudenda (Tutera kalean) aurkeztu zen
Miquel Martí i Pol
Marta Maitea poesia liburuaren ekitaldia, aurkezpena eta irakurketa egin zen.
Marta Maitea egilearen eta Joxemari Sestorain itzultzailearen aurkezpena
- Josetxo Azkona, olerki pasarte batzuen irakurketa egin zuen arrakasta handiz, ohi bezala.
*** *** ***
HATSA elkartearen ageri bat
« Olerkarien eguna «Martxoaren 31an "Hatsaren poesia " eguna »ren bezperan , 2 garren «Olerkarien eguna” egituratuko da
Egun hortan ,Euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere ,
olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake : gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen gune bat , bakarrik edo beste pertsona batzuekin , maite dituen euskarazko olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko ( eta hori, nahi duen modura , irakurriz,..abestuz…., antzeztuz edo abar…)
Lotura bat, Internetez
(http://olerkarieneguna2.blogspot.com/) eta prentsaz, eginen ginuke denon artean , partehartzale norberak , nun eta ze ordutan egitaratuko luken bere aurkezpena, Martxoaren 20 eko, Hatsa elkarteari, jakinaraziz gero
*******************************************
Azken ohar bat:
Durangoko azokan "Hatsaren Poesia " olerki bilduma 2011"
"Maiatz" argitaletxearen gunean aurkitu ditaiteke
Monday, November 7, 2011
Karmele Igartua Sormen Beka Bergarako Eskolaren eskutik, Ione Gorostartzu irabazle
Bergarako IDAZLE ESKOLAko gradu-ondokoaren barruan aurten EUSKARA JATORRIAN izenburupean antolatu dituzten IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIEI Orexan emango diete hasiera, AZAROAREN 12an, Paulo Iztueta gidari dutela.
Wednesday, November 2, 2011
Poema umezurtza guraso baten bila
Adixkide olerkaria
Hona hemen, mezu honen pean, testu bat, Thierry Biscarry-k
duela 2 urte eskuratu zuena.
Honekin, abesti bat egin nahi luke, baina, bere idazlearen izena galdu du. Zurea baldin balitz, Thierry-ri erantzun bat ematea eskatzen dizugu !
Udazkeneko sua
Udazken sasoineko sua,
burni gori ezpaletan,
ezpataz gorriz zauri,
ingudean urre gorriz,
arratsaren minean
ilargia zilarretan
da ageri
*
Miren Agur Meabe gaur Iruñean
Carmen Valois saritua izan da aforismo lehiaketan, zorionak !!

Oihenart Aforismo I. Lehiaketan finalista gelditu da "Dorotea Hiribarren" izeneko aforismo
![]() |
Monday, October 24, 2011
Japoniatik Euskal Herrira Haikuen bidez
Friday, October 14, 2011
FACEBOOKeko elkarrizketak: aurtengo kongresua noiz?
Irailak 21Tere Irastortza- Eta aurten nola dira Nafarroako Poesia Kongresuaren kontuak?
Urriak 10Juankar LMugartza- Arazoak izaten ari gara kongresua antolatzeko. Lan handia izan dugu aurten eta jende gutxi gauzak prestatzeko. Orain urrian biltzeko asmoa dugu honetaz mintzatzeko, baina ez dakit aurten zerbait funtsezkorik egin ahalko dugunik... gasolina ez ote zaigun bukatzen ari beldur naiz... dena den, pilak oraindik ditugula uste dut eta zerbait halamoduzkoa dugun unean jakinaraziko dizut.
HATSA elkartearen ageri bat
Oroitarazi nahi dugu:
Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu ekimenaren barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maia-olerkariak ,''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan aukeratu testoak erakutsiko dituela eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak, sortu Haiga -pinturekin batera .
Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta 29-30an (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean)
Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke.(Hitzordua goizeko 9etan Larraldean ).
1H30 etan Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )
Arratsaldean 5etan, Josu Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza
.Bestalde, hona bi ageri :
1), Hasier Larretxeak, bere azken poesi- liburua "Atakak"deitua, aurkeztuko du Donostiako Udal liburutegiko sotoan, urriaren 17an ,goizeko 12etan
2)Hona hemen lotura bat Hatsaren azken Olerki bilduman agertu diren testoen aipu batzuekin ( Ainara Maiak idatziak)
http://www.gara.net/paperezkoa/20111008/295681/eu/Ez-dok-hamairu.
Hauxe da Hasierrek bidali diguna:
Agur, zuri.
Mezu honekin , urriaren 17an "Atakak" (Alberdania argitaletxea) poesia liburu aurkeztuko dela jakinarazi nahi dizut, eta aurrerantzean ohiko liburudendetan aurkituko duzula begiratu bat eman nahi badiozu, usaindu, ala norabait jaurti.
Gauza aunitz egin daitezke liburu batekin.
Donostiako Udal liburutegiko sotoan izanen da aurkezpena, goizeko 12etan.
Ongi segi,
Hasier.
Thursday, October 13, 2011
Ainara Maia GARA egunkarian HATSAren poesiaz
2011ko urriaren 8a, larunbata… gaur GARAn poesiaz, maiteminez nauzu hiri honetan, negarrez
Ez dok hamairu

Thursday, September 22, 2011
Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos Larraldean
Euskal Herritik Japoniarako bidea ezin da asma zoin den luzea ! Baina , Maite eta Josuren urratsak segituz , bai hauek erabili duten sorkuntza artistikoaren E=mc² formulari jarraikiz, segida berean , berehala han gintezke Fujijama ren bisanbis. Nahiz ez hitz berekin, Haikuek eta Haigek instante guzien trinkotasun uniberzala mundu guzian, segunda guziez, erakusten dute, asmaraziz, Japoniako gerezi loreak eta zauriak Euskal Herrikoak bezalakoak direla ! Beraz ametsetazko piaia on , erakusketara etorriko diren guziei !
Arratsaldean 5etan, Josu Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza
Hatsaren ageri batzu (Aspaldikumeak aipatuz)
HATSA Elkartetik hiru berri pozgarri ailegatu zaizkigu. Hor dauzkazue denak zerrendatuak. Bertan Aspaldikuko lagunak aipatzen dira: Marisa Arruabarrena, Maite Ramos eta Josu Jimenez Maia... eta Aspaldikume bat, gure etorkizuna: Intza. Benetan bideo ederra !! Benetan olerkari-kantari ezin hobea !!
Laburzki hona hemen:
ageri batzu
2) Intza, Marisa Arruabarrena-ren alaba gaztetxoaren bideoklipa baten erreferentzia hona hemen :
http://www.youtube.com/watch?v=fe4TtZ_ob4w
3) "Maite ditugun olerkariak" sailaren barnean Josu Jimenez eta Maite Ramos-ek , Haiku eta Haiga -haiku irudidunen- erakusketa eta emanaldia proposatzen daukute : Senpere Larraldean, urriaren azken astean
Tuesday, July 19, 2011
Bizia gure eskuetan, HATSAren eskutik
Tuesday, June 7, 2011
Errezitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan
Eskerrak eman nahi dizkiegu Liburu Feriako lagunei tarte bat gordetzegatik poesiari, hala nola errezitaldian parte hartu zuten guztiei.
Wednesday, June 1, 2011
Gerezi garaiko haikuak Baionako Euskal Museoan
Jardunaldien atarikoan erakusketa berezi bat zabaldu zen. Erakusketa hori Gerezi garaiko haikuak izeneko liburutik ateratako irudiekin, haigekin, osatua da, Maite Ramos Fernandezek eginak.
Japoniako kulturak ez du inor epel uzten: batzuek gorrotatu egiten dute; beste batzuek, maitatu egiten dugu. Ezinezkoa da, halere, japoniar bihurtzea, baina hain da erakargarria ezen estilo japoniarra hartu eta geurera egokitzen dugu. Horregatik haikuak idazten ditut euskaraz, oinarri-oinarrizko den estrukturari eutsita, estetika klasiko japoniarra saihestu gabe.
Izenbururik eta errimarik gabeko estrofa laburra da haikua. Haiku batean sentsazioak biltzen dira, zazpi bider bost bidez zazpi silabako artefaktu poetiko batean. Hamazazpi silabatako haiku batean ezer ez da sobera, luzamendurik eta estruktura bihurririk onartzen ez duen olerki mota bat. Haiku argi izpi bat bezalakoa da, istant bat olerki txipi batean bildua.
Horren labur izanik, haikuak iradokitzaileak dira, kontatu baino gehiago iradoki egiten baitute. Haikugile ospetsuenak, Baxô-k, zioen bezala “une jakin eta leku batean gertatzen ari dena” da haikua. Naturarekin estuki lotutako poesia da, naturatik edaten duena. Oro har, haiku guztiek kigo bana dute, urtaroari dagokion hitz giltzarria, eta erakusketa honetan, Gerezi garaiko haikuak liburuan bezala, haiku guztiak sailkatuta agertzen dira urtaroen arabera.
Haiku bakoitzaren osagarri, irudi bat, haiga bat, fude -pintzel- eta sumi -tinta- japoniarrez egina. Maite Ramos Fernandezek egindako irudi eder hauetako bakoitza ondoko haikuaren izpiritua islatu nahi du. Irudiak sinpleak behar dira izan, haikuak sinpleak diren gisara, baina esanahiz beterikoak. Orobat, haigek olerkien sentimendua margotu nahi dute.
Amaitzeko, ez ahantzi haiku baten hitzak olerkariak komunikatu nahi duenaren itzala baizik ez dela: hitzak itzal hutsak dira, baina ez hutsalak. Izanez ere, hitz horien atzean atzemanezinaren errealitatea duzu. Izan bitez biak ala biak, haikuak zien haigak, atsegingarri.
Erakusketa ikusgai egonen da ekain osoan Baionako Euskal Museoan
Wednesday, May 25, 2011
Hatsaren Eguna Berriozarren, bigarrenez
Poesia emanaldi horretan honako olerkari hauek izan ziren: Auxtin Zamora senpertarra, Josetxo Azkona eta Juankar Lopez-Mugartza irunxemeak, eta Jokin Irigoien, Xabi Lasa eta Josu Jimenez Maia berriozartarrak. Aurkezpen lanetan Pello Uharte Orotz aritu zen, eta, olerkiez landarat, musika pieza ederrak entzuteko parada izan genuen Iñigo Labiano gazte berriozartarraren eskutik.
Bukaeran, Hatsa elkartearen bihotza eta arima den Auxtin Zamorari irudi bat eman zitzaion opari, olerkigintzaren alde egin duen eta egiten duen lan handia eskertzeko.
Eskertzekoa da, era berean, Berriozarko Udalak emandako laguntza eta, esan gabe doa, aldez edo moldez, olerki emanaldi hau egiten lagundu duzuen guztioi mila esker anitz: biba zuek!
Wednesday, May 4, 2011
Maite Toledo eta Jone Telleria 15 egunez Senpere-Larraldean
HATSAk "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiaren berri eman
Iruñean ospatu "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiari buruzko lekukotasuna eman du HATSAko olerkari Auxtin Zamorak olerkarien egunaren blogean.
http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/
Iruñeko "Euskalerria Irratia"-n hitz egin zuen Reyes Ilintxeta kazetariaren saioan.
Olerkarien egunaren azken emaitzak eta lehen ereintzak
"Olerkarien eguna"-ren lehen bultzada aurtengoz, bururatua da, baina jadanik pentsatu dezakegu, datorren urtean ere oraino elgarrekin bide eginen genezakeela.
Hona hemen jadanik "Olerkarien eguna 2"-ren bloge berria:
Sunday, May 1, 2011
Ostiralean, Hatsaren Eguna Berriozarren
Ostiral honetan, hilaren 6an, arratsaldeko 7etan aurkeztuko da, liburutegian, Hatsaren poesia aurtengo olerki bilduma. Hatsa elkarteko arduradun Auxtin Zamoraz gain, olerki bilduma honetan parte hartu duten beste olerkari batzuk ere izanen dira olerki emaldian, besteak beste, Berriozarko olerkari zenbait. Musikaz lagundutako emanaldia izanen da. Bigarren urtez jarraian egiten den ekitaldia hau Zorroka Euskara Taldeak antolatu du Berriozarko Udalaren laguntzarekin.
Monday, April 18, 2011
Olerkariaren eguna... oraindik ere !!
ETORRI IRUÑERA... HATSA ELKARTEAREN ESKUTIK !!
Auxtin Zamora eta HATSAren POESIA aldizkarian idazten duten nafar olerkari zenbait
OLERKARIEN
EGUNA
DEIALDI IREKIA = HATSAren izenean Auxtinen gonbidapena luzatzen dizuet zuei guztioi... zuk zerorrek, zure bizpahiru olerki irakurri nahiko bazenitu etorri Iruñera eta irakurtzeko aukera izanen duzu...!!
HATSA elkarteak proposatzen digu Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen toki bat aukera dezan, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar).
Lotura bat denon artean, Italian, Erroman, Stagione Lirica di Operetta gunean, Txekian Brno hirian, Herbehereetako Erresumako Amsterdam hirian, Eskoziako Glasgow hirian, Estatu Batuetako New York-en, Baionan Elkar-ren aretoan eta Etxepare Lizeoan, Parise hiri inguruan, Bidarten zine gelan, Donostian, Zugarramurdin, Senperen Zaldubi ikastolan, Errenterian Mikelazulo Elkartean, Zaldibian, Lartzabalen Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan eta Iruñean, jakina...!! Nola ez !! Euskal Herriko hiri buruzagian ibilbide europar honi bukaera emanen zaio...
Lekua = CIVICAN Auditorioa, PIO XII, 2, etorbidea.
Ordua = Arratsaldeko 7,30 (19:30)
Eguna = Apirilaren 20 * Asteazkena
Iluntasuna nagusitzen ari da
eta nik ezin ezer egin.
Makala, lamaka, kalama, kamala
Tristura, ratutris, turatris, tutrisra
Nekea, akene, neake, keane
Ezina, zinae, naezi, nazie
Negarra, rragane, garrane, rranega
Iluntasuna nagusitu zait.
Irentsi egin nau.
Kamala
Tutrisra
Keane
Nazie
Rranega
Argi izpirik gabe, berriz ere nagusi
Turatris
Naezi
Neake
Ilun dago amaren altzoa
ilun kopeta, kopetilun
Ilun dago nire barrena
eta zuk ezin ezer egin.
Lamaka
Rragane
Irentsita nago.