Monday, December 13, 2010

Bergarako Idazle Eskolako agiri bat


Pixka bat berandu gabiltzan arren... hona iritsi zaigun mezu garrantzitsu bat... ez dugu uste arazorik izanen duzuenik matrikulatzeko epea bukatuta izanik ere... animatu eta matrikula zaitez!!


IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIAK

HARIA: AMODIOAK ETA EZA

Amodioa , garaian-garaian aldatzen dena, norberak bere bizitzan pluralean jokatzen erakusten duen sentimetua, bizigai eta bizi-iturri ere izan daiteke. Eta ezak, edozein kausa duela oinarrian, batez ere amodiorik eza itzulingurukatzen du, islatzen du, saihesten du. Horregatik bata pluralean eta bestea jarri dugu singularrean, auzia hain sinple balitz bezala.

Eta horren inguruan hautatu ditugu zazpi irakurgai euskal testuetan, nahiz eta hainbat hitzaldi eta eskoletan ere gaia tratatuko dugun.

Aurtengo saioa aurkezpen berezi batekin hasi zen : Karmele Igartua Gogoan izenekoa. Publikoa eta iragarriai izan zena.

HELBURUAK

1.- Gonbidatutako idazleak bere obra nola idatzi duen jakinaraztea eta bere obra ezagutaraztea.

2.- Gonbidatutako idazleak, bere obra hau idaztean irakurri dituen edota idatzi ezin izan dituen beste liburuekin sortzen diren harremanez aritzea.

3.-Idazle baten obra jakin bati buruzko hausnarketa kolektiboa piztea IDAZLE ESKOLAko ikasleen artean , eta horrekin batera, irakurlearen pertzepzioaz hausnartzera bideratzea

4.- Urtero dagoeneko klasiko – eta beraz ezezagun xamar – bihurtu den idazleren baten irakurtzea bultzatzea. Txomin Agirre 2010-11 ikasturtean

SAIOA NOLA EGITURATZEN DEN

15 minutu inguru : IDAZLE ESKOLAko ikasleek egiten dute idazlearen aurkezpen saioa. Mintegi hauetarako, ikasle-aurkezleek aurkeztu behar den idazle gonbidatuaren obra irakurrita izango dute, eta helburua da lotzen gaituen gaia ardatz, zergatiei eta nolakotasunei erreparatzea.

75-90 minutu ingurukoa : IDAZLE GONBIDATUAREN saioa.

15-30 minutu ELKARRIZKETA entzuleek ere obra hori irakurrita izango dute, eta hitzaldiari buruz edo irakurritako liburuari buruzko iritzi trukaketa izango da.

EGUTEGIA

DATA

EGILEA

OBRA

AURREKO SAIOA

2010-11-13

Karmele Igartua Gogoan

Denbora Enaren hegaletan Pamiela


2010-12-11

Edorta Jimeenez

Haragizko amoreak. Susa

Hitzaldia :

LASA.K.-RODRIGUEZ;F.

Diderot eta estetiakren iraultza

2011-1-22

Eider Rodriguez

Katu Jendea Elkar

Hitzaspertua : DIAZLE ESKOLAKO

Aldizkariaz eta proiektuez

2011-II-12

J. Elortza

Txomin AGIRRE. Garoa eta Kresala

Hitzaldia

T. IRASTORTZA.

Amodioaren geografia euskal kantutegi tradizionalean

2011-3-12

Yurre Ugarte

Gasolindegia. Alberdania

Hitzaldia

T. IRASTORTZA.

Amodioak eta Biblia. Ruthen liburua eta Kantarik ederrena

2011-IV-9

Miren Agur Meabe

Bitsa eskuetan.Susa


2011-V-14

Zehazteke


Hitzaldia : LOZANO,Joseba

Nola idatzi best-seller bat

Ikasle guztiek irakurri behar dituzte zerrendan diren liburuak. Gero komeni da, egile bakoitzaren IKASLE TALDEAn, ahal dela, egiilearen lan gehiago irakurtzea.

Idazleak Irakurle Mintegietan parte hartzen duten ikasle guztiak etorri ahal izango dira aurretik dauden hitzaldietara.

IKASLEEKIN LANTZEKO HELBURUA IZAN DAITEKE Ikasturte bukaerarako Amodioaz eta ezaz antologia.


MATRIKULAZIOA

Azaroaren 15etik Abenduaren 11 bitartean

Bete itzazu ondorengo datuak eta bidali: idazleeskola@idazten.com helbidera.

Izen abizenak:...................................................................................

Posta helbidea:...................................................................................

Helbide elektronikoa:.............................................................................

Tfonoa:......................................................................................

  • Prezioa: 200 euro
  • Ikasle ohiak 100 euro eta EIEko bazkideak 20 euro.
  • 2008-09an 1. mailako ikasle zirela edota 200-10ean 2. mailako ikasle zirela IDAZLE ESKOLAkok bekan parte hartu zenutenok ez duzue ordaindu beharrik, baina bai goiko fitxa bete beharra.

Zure datuak jasotakoan esango dizugu ordainketa nola egin.

No comments: