Thursday, December 9, 2010

Olerkarien eguna... Hatsaren eskutik


Hatsa Elkartearen ageri bat

Olerkarien eguna proposatzen dugu: urte guziez, « Hatsaren poesia eguna »ren bezperan, « Olerkarien egun » bat egituratzea (aurten: Apirilaren 2an)

Egun hortan, Euskal herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, aukeratuko luke : gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko ( eta hori, nahi duen modura, irakurriz... abestuz… antzeztuz edo abar… )

Lotura bat
, Internetez eta prentsaz, eginen ginuke denon artean, partehartzale norberak, nun eta ze ordutan eginen lukeen bere aurkezpena, Martxoaren 20ko, elkarteari jakinarazi baleza.

Datorren urtean, « Hatsaren Poesia » eguna iraganen da Apirilaren : 3an Larraldean Senperen eta, beraz , « Olerkarien eguna » , norberak aukeratu tokian, bezperan : Apirilaren 2an.

No comments: